Urdaburuk Erromes bidea segiko du ekainaren 18an

3.etapa egin zuteneko argazkia
3.etapa egin zuteneko argazkia

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 13. etapa antolatu du ekainaren 18rako. Ibilaldia Trespuentes herritik Aperregiko herrira izango da eta bidean Hueto goikoa eta behekoa eta Olazar eta Ganaltoko gailurretatik igaroko da. Zeharkaldia denera 5 ordu eta erdikoa izango da.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.