Txupinazoa udaletxetik ikustea gustatuko litzaizuke?

kartelaMadalenak hurbiltzen ari diren honetan, txupinazoa modu original batean bizitzeko aukera bat planteatzen dizugu. Udaletxe barrutik bizitzea gustatuko litzaizuke? Hala bada, bihartik ekainaren 19ra bitartean email bat bidali ezazu alkatetza@errenteria.eus helbidera zure izen-abizenak eta telefonoarekin eta zozketan sartuko zara. 10 pertsona (5 “sarrera bikoitz”) izango dira, guztira, udaletxean izango direnak.

Aurten Andra Mari abesbatza da txupinazioa jaurtiko duena, beraz, haiekin batera partekatuko du Pleno Aretoa.

Alkatetzarekin harremanetan jartzeko, egin klik hemen.