Urumea ibaiari buruzko dokumentala ikusgai izango da Reina Aretoan

Ekainaren 15ean, 19:00etan, “Ni Urumea” izeneko dokumentala doan ikusteko aukera izango da Errenteriako Reina Aretoan. Dokumental honek, Urumea ibaiari nortasuna ematen dio, naturaren eta hirigintza gatazken ikuspuntuaz haratago, elkartruke eta harremanak islatuz: arrantzale, basozain, kirolari eta ibai bazterreko hainbat lekukoren istorio, kondaira eta anekdotak biltzen ditu, Urumea bizitzeko bakoitzak duen ikuspegia azaleratuz.

Maiatzaren 22an, Leitzan abitu zuen bira dokumental honek eta, Urumea ibaiak bustitzen dituen udalerri guztietatik igaro ondoren, ekainaren 30ean Donostian izango du ibilaldi honetako azken emanaldia (kontsultatu egutegia).