Trainerila denboraldiaren balorazio oso baikorra egin du Hibaikak

IMG_20160612_115721Trainerila denboraldia emaitu da eta Ondartxoko klubak “emaitzen balorazio oso ona” egin dute, emakumezkoen mailan batez ere.  Berriro ere emakumezkoak izan dira dominak eta banderak ekarri dituztenak: Gipuzkoako txapelketan eta Espainiakoan. San Juaneko batelariak izan dira aurre egiteko kapaz izan diren bakarrak. Euskadiko trainerila txapelketan gailendu egin dira.

Aurre denboraldi hau sariz beteta egon da, beraz, Hibaikarentzat.

Bi txalupatan banatuta ibili dira Hibaikako arraunlari seniorrak eta guztira 15 arraunlari izan dira emakumezkoen mailan. Horrek ez du emaitzatan beheraldirik sortu eta hori trainera osatzeko oso seinale ona da.

Gizonezkoek ikasten jarraitzen dute eta urte batzuetan trainera konpetitiboa izango dute. Kontutan izan behar da aurten baja asko izan dituela seniorren taldeak.

Lekeition emakumeak garaile

‘Madalen’eko arraunlariek irabazi zuten atzo Lekeition jokatutako estropadan. Donostia-Arrauni (bigarren heldu zen traineruari) minutu erdiko aldea atera zioten.