Legorburuk irabazi du Julene Azpeitia lehiaketa

CIMG5434Igande honetan eman dira jakitera Durangoko “Julene Azpeitia 2016” literatura lehiaketako irabazleak, eta helduen bertsopaperen atalean; Iñigo Legorburuk irabazi du lehen saria.

Legorbururen lanak, “Jaiotzerako, heldu” izena du eta Xabier Leteren “Amaren bularra” doinuan abesteko 8 bertsoz osatua dago. 2010ean ere, bertan gailendua da Legorburu; beraz bigarren aldia da saritzen dutela. Epaile lanetan, Bizkaiko bertsozale elkarteko kideak aritu dira.

Legorburuk, haur-jolasak eta helduen bizimodu tristeak kontrastatzen dituen sorta aurkeztu du; eta 300 euro, diploma eta bere lana beste saritutako lan guztiekin argitaratuko den liburuan ikusteko ohorea irabazi ditu.