Bikoizketa lehiaketaren sari banaketa izango da ekainaren 23an

aek bikoizketa lehiaketaOarsoaldeko AEKk I. Bikoizketa Lehiaketa antolatu du. Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako ikasleek pelikula zatiak aukeratu eta euskaraz bikoiztu dituzte. Guztira, 40 lan aurkeztu dira lehiaketara. ET, The Simpsons edota Alien bezalako filmeen pasarteak hautatu dituzte ikasleek.

Ekainaren 23an, osteguna, ekimenari ginda jartzeko, sari-banaketa ekitaldia egingo da Oreretako Arkaitza tabernan, 19:30ean. Ikasturtea agurtzeko ekitaldia ere izango da sari-banaketa.