Egitarau borobila Fanderiako festetan

fanderia2016-1Udan sartu berri garen honetan, Fanderiako festak hasiko dira ostegunean, San Juan suarekin batera. Hona antolakuntzak bidali digun egitaraua:

Ekainak 23, osteguna

  • 22:00 SAN JUAN SUA USTEKABEAREKIN. Beste urte batez iritsi da guztiok  hainbeste desiratzen dugun unea: gure sua piztea eta gozatzea. Urtetik urtera ekitaldia gero eta herrikoiago bihurtzen ari da eta gure auzokoen  artean arrakasta handia du, eta,baita beste auzo batzuetako   bizilagunen artea ere.
    Batzordekideek jakinarazi nahi dizuegu  sua guztiona dela eta gutako bakoitzak apurren bat jartzen badu, sua zoragarri aterako  dela.
    Era berean, adierazi behar dugu urtetik urtera gero eta gehiago direla su ingurura afaltzera  hurbiltzen direnak (ogitartekoak, etab. ), eta giro ona sortzen dela. HALA JARRAI DEZALA!
    MUGI GAITEZEN ETA PAPERAK, KARTOIAK, ALTZARIAK ETA ABAR BOTA DITZAGUN. MILA ESKER ZUEN LANKIDETZAGATIK.

Ekainak 24, ostirala

  • 17:30: Haurrentzako askaria. Babesleak hauek izango dira: Telepizza, Pizzasprint, Venezia eta Errenteriako Todo- Todo hipermerkatuak eta Macdonalds.
  • 18:15 – 18:45: Ipuin kontalaria ingelesez, Errota plazan, kids & Us ingeleseko akademiaren eskutik.
  • 19:00: TXUPINAZOA JAIEI HASIERA EMATEKO
  • 19:00: Auzoan barrena buruhandiak ibiliko dira, Gaztañoko Auzo Elkartearen laguntzarekin.
  • 19:15: Patata-tortilla txapelketa, Errota plazan. Tortillak 19:15erako entregatuko dira. – Parte-hartzaile guztiek 3 txartel hartuko dituzte ondoren izango den pintxopoteorako. – Irabazleari urdaiazpiko izugarri on bat emango diote. Babeslea: EROSKI hipermerkatuak. – Epaimahaiak ez du zerikusirik izango antolaketarekin.
  • 19:30: Pintxo-poteo herrikoia, Errota plazan. Aurten hainbat pintxo mota izango ditugu: patata-tortilla, txorizoa eta itsaskia. Pintxo eta edaria euro 1 izango da: Babeslea: Errenteriako EROSKI hipermerkatuak. Indarra hartu behar da, GAUA LUZE-LUZEA IZANGO DA ETA!
  • 21:30-1:30: GB Eventos-eko NEB T Dj eta Oscar Portugues-en sekulako emanaldia, eszenaratze izugarri batekin. Babesleak: Errota eta Izen Gabe tabernak.

Ekainak 25, larunbata

  • 9:00: Errenteria Musicalen laguntzarekin, txistulariek diana joko dute auzoko kaleetan barrena.
  • 11:00: Buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira, Gaztañoko Auzo Elkartearen eskutik.
  • 11:00-13:30: Haurrentzako jokoak Errota plazan, sariak izango dira adin guztietako jendearentzat. ETORRI JOLASTERA, ZUEN ZAIN GAUDE!!!
  • 11:00-13:30: Kolore guztiak elkarteak jaimetan te eta pasta dastaketa antolatu du. Elkarteak jokoak antolatuko ditu.
  • 11:30-13:00: Narrasti erakusketa, Errota plazan (pintxo-poteoaren lekuan). Irabazleek sari eta trofeo handiak izango dituzte. Babeslea
  • 13:00: Errota plazan haurrentzako moto lasterketa eta adin guztietako jendearentzat patineteak izango dira. Babeslea: IDK ELEKTRONIKA. Eta ez ahaztu PATINETEA EDO MOTOA ETA KASKOA ekartzea.
  • 16:00: Futbolin txapelketa adin guztietako jendearentzat eta dardo txapelketa jende helduarentzat, Sport kafetegian (Fanderiako Igerilekuak). Babeslea: IMAGINE ingeleseko akademia.
  • 17:30: Toka et bote txapelketa, adineko jendearentzat. Aurtengoan bi kategoria izango dira: gizonezkoena eta emakumezkoena (Errota plazan). Irabazleentzat sariak eta trofeoak izango dira. Babeslea: IMAGINE ingeleseko akademia.
  • 17:30-18:30: Haurrentzako antzerkia, Patata Tropicala taldearen eskutik. Babesleak: NAUDAN eta San Sebastian Housing enpresak.
  • 19:00-20:00: Dantza emanaldia, MARICRUZ-en, JAZZARTE-ren eta DANZA DEL VIENTRE FUSIÓN-en eskutik. Arratsaldepasa on bat izaten lagunduko digute.
  • 21:30: Afari herrikoia. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte Errota plazan barrena. Auzotarrek afaria etxetik ekarriko dute, eta jarritako materiala erabiltzeko aukera izango dute, betiere pazientzia galdu gabe eta aldarte alai eta onean. Barrikotea izango dugu. Babeslea: Bereziartua sagardotegia. Mahaiak 11:30ean jasoko ditugu, eta aldez aurretik eskertu nahi dizuegu mahaiak jasotzen emango duzuen laguntza. ESKERRIK ASKO!!!
  • 23:00-2:30: Dantzaldi ederra, MODESTOk girotua. Babesleak: Errota eta Izen Gabe tabernak.
    Mundu guztia ……………. DANTZATZERA, TIKI,TIKI,TI TIKI,TIKI,TI……..!

Ekainak 26, igandea

  • 9:00: Errenteria Musicalen laguntzarekin, txistulariek diana joko dute auzoko kaleetan barrena
  • 10:00: Futboleko finalerdiak eta finalak, Fanderiako erabilera anitzeko pistan (suaren ondoan), Errenteriako Udalaren Kirol Departamentuaren laguntzarekin batera. Babeslea: K.E BETI ONA.
  • 11:00: Auzoko hildakoen aldeko meza, Gabierrotako Jesusen Bihotzaren elizan.
  • 11:00-12:00: Marraztu ezazu “zure auzoa” izeneko arte jarduera. Haurrei margoak eta kartulinak banatuko zaizkie. Marrazkiak Errota plazan egingo dituzte, bertan horretarako jarritako mahaietan.
  • 12:00-13:00: Errota plazan Joseba Ostolaza harri-jasotzailearen erakustaldia izango da, bere eskolako ikasleekin batera, eta auzoko txikienek ere parte-har dezaten ahaleginduko dira. Babeslea: ZUBIA taberna. Eta AZALDU!!!
  • 13:30: Trofeoak banatuko dituzte. Joko edo lehiaketaren batean parte-hartu eta sariren lortu duenari eskatu nahi diogu bertan izan dadila saria jasotzeko. Era berean, urdaiazpikoa zozketatuko dugu, eta ez ahaztu jaien programarekin batera entregatutako txartelak
  • 16:00: Aparraren festa, Markolako frontoian. Babes zibilaren lankidetza izango dugu.
  • 17:30: GORRITI. Suaren parkean pottokak, bigantxak eta beste sorpresa asko. IZUGARRI ONDO PASATUKO DUGU!!!. Babeslea: ZUBIA taberna.
  • 18:30-19:30: Egundoko “zumba” erakustaldia, ACTIVATE 7-24-ren eskutik. EMAIOK GOGOTIK ZUMBARI!!!
  • 19:30: Sardina jate ederra, prezio merke-merkean. UUUHHHHHHH!!!
  • 20:30: EL RITMO DEL DESVAN orkestra izango dugu, lehertu arte dantzatu gaitezen. Babesleak: Zubia Taberna.
  • 22:30: Zezen suzkoa.
  • 23:00: Jaiak amaitzeko txupinazoa. Fanderiako jaiak 2016 amaitu dira. Eta orain tabernara joango gara datorren urteko festak prestatzeko. Oso ondo pasatu duzuelakoan gaude.