Fanderiako eta Beraungo igerilekuetan hasi da uda denboraldia

fanderia_igerilekuaJoan den asteburuan udako denboraldiari hasiera eman zitzaion Fanderiako eta Beraungo Igerilekuetan. Kirolkide Errenteria-n abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera ordaindurik dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuak, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu bereziekin.

Instalazioaren azpiegiturarekin zerikusi dute arrazoiak direla-eta, ezingo da Kirolkide Errenteria-rako abonu “alta” berririk egin Beraungo Igerilekuetako instalazioen harreran bertan. Horregatik, tramite hori egin nahi dutenek Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako Igerilekuetako harreretan egin beharko dute.

Denboraldiko bonu bereziek irailaren 11n galduko dute balioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako instalazioetako (943 34 44 23) eta Beraungo Igerilekuetako (634 61 66 43) harreretan.