Euskara ikasteko diru-laguntza eskatzeko epea zabalduko da aurki

garazi lopez de etxezarretaEuskara ikasteagatik dirulaguntza eskaerak egiteko epea ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitarte egongo da irekita. Errenterian erroldatua egon eta 2015-2016 ikasturtean euskara ikastaroren bat egin duten pertsonek, %85eko asistentzia izanez gero, matrikularen %50eko dirulaguntza jasoko dute. Azpimaila bat gainditzen dutenen, gainera, %30a gehiago jasoko dute. Informazio gehiago orrialde honetan klik eginda: www.errenteria.eus edo 943 44 96 13 telefonoan.