Ordutegi aldaketa Niessen Kulturguneko aurrez-aurreko arreta bulegoan

Kulturgunea_harreraNiessen Kulturgunearen baitan dagoen harrera bulegoak bere ordutegia aldatuko du udako hilabeteotan. Jada hasi dira ordutegi berriarekin lanean, eta abuztuaren 31ra arte mantenduko da.

Udarako ordutegia honakoa izango da:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara
  • Astearte eta ostegunetan: arratsaldetan ere zabalik 16:00etatik 19:00etara
  • Larunbatetan: 10:00etatik 13:00etara

Halaber, abuztuaren 15etik 21era harrerako bulegoa itxita egongo da arratsaldez.