Koldo, hitzez eta irudiz

Datorren ostegunean, uztailaren 14an, ‘Koldo, hitzez eta irudiz’ erakusketa zabalduko da Xenpelar Etxean.

Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrenean hainbat ekimen martxan jarri ziren eta erakusketa honetan bildu ditugu horietako batzuen emaitza. Batetik, Joxemari Carrerek eta Idoia Beratarbidek sortu duten ‘Koldo’ album ilustratuaren irudi eta hitzak. Bestetik, Koldo Mitxelena omentzeko eskultura egiteko lehiaketara aurkeztutako lanak.

Inaugurazioa arratsaldeko 18:00tan izango da, albumaren aurkezpena eta ipuin kontaketarekin. Album ilustratua salgai egongo da bertan.

Erakusketa uztailaren 30a arte zabalik egongo da, astelehenetik igandera 17:00etatik 20:00etara (jaiegunak barne).

Koldo, hitzez eta irudiz