Adierazpen instituzionala Nizako atentatua dela-eta

udala_logoaErrenteriako Udaleko bozeramaileen batzarrak gaurko egunean aho batez jarraian agertzen den adierazpen instituzionala onartu du:

Bart Nizan izandako gertaera larriak direla-eta atsekabea adierazteaz gain eraso horren aurkako gaitzespena azaldu nahi dugu.

Une hauetan hildakoak 84 dira eta zauritutakoak, berriz, 120tik gora. Hori horrela, elkartasuna eta gertutasuna helarazi nahi diegu erasoaren biktimei, baita haien senitarteko eta lagunei ere.

Tamalez, munduan beste hainbat lekutan aurretik gertatu den bezala, justifikaziorik gabeko atentatu bat izan da Nizan. Gertaera triste hori ez ezik, munduan zehar izandako guztiak ere arbuiatu nahi ditugu.