Aniztasunaren buruhandia, Burubeltz, aterako da aurtengo Madalenetan

buru beltzAurtengo Madalenetan Burubeltz deituriko aniztasunaren buruhandia aterako da bi egunez. Hain zuzen ere, uztailaren 22an eta 25ean Buruhandien eta erraldoien konpartsen irteeratan lagunduko ditu.

Burubeltz, maiatzaren 20an herrian ospatu zen Kultur aniztasunaren nazioarteko egunean, “Errenterian 11 kolore”, ezagutu genuen. Kolore ugari dituen ardi beltzak herrian dagoen kultur aniztasuna, gogorarazi, islatu eta ospatu nahi du herriko jaietan. Pertsonaia Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako azpiataletik gauzatu da.

Azpisailak eskerrak eman nahi dizkio Buruhandi eta erraldoi konpartsari, aipatu bi irteera hauetan, Burubeltzi beraiekin ateratzeko aukera emateagatik.