Aire libreko zine emanaldiak izango dira abuztuan, dohainik

20160726_120610Abuztua Errenterian igarotzea erabakitzen dutenek paregabeko plana dute ostiral gauetarako: aire libreko zine emanaldiak izango dira, gaueko 22:00tan. OZ Summer ekimenaren parte izango dira emanaldiok Beraunen eta Iztietan. Doakoak izango dira emisioak. Gaur aurkeztu dute ekimena Jonathan Sereño eta Nagore Portugal OZ Zinemako kideek eta Ion Collar, cultura zinegotziak.

Abuztuko kartelerak lau film “fresko eta dibertigarri” hauek dakartza:

  •  Lego, la película emitituko dute abuztuaren 5ean Koldo Mitxelenako patioan.
  • Una cuestión de tiempo, abuztuaren 12an Beraungo Pablo Sorozabal plazan.
  • Bienvenidos al fin del mundo filma botako dute abuztuaren 19an Musika plazan.
  • Lucy filma izango da abuztuko azkena, Diputazio plazan, abuztuaren 26an.

Euri arriskurik balego, Koldo Mitxelenako patiora mugituko lirateke emisioak.

OZ Zinemako kideek adierazi dute ekimena arrakastatsua izan dela orain arte. Ikusleria fidela lortu dute eta 75 pertsona inguru biltzen dira emanaldiro. Apur bat jende gehiago ere espero dute abuztuko ekitalditarako. OZ-k, film ez komertzialak hautatzen ditu normalean. Hala ere, irailerako jende dezente erakarriko duten filmak lotzen ari direla azaldu dute.