Madalenetan ateratako edozein argazki jaitsi ahal izango da

Madalenak amaitu berritan, oroitzapen goxoena gorde eta gure bildumen parte bilakatzeko garaia da. Horretarako, Flickr bilduma bat prestatu dut Herri Biziak. Bertatik jaitsi ahal izango da edozein argazki. Erromeria egunean hasi eta Madalenen amaiera arteko argazki guztiak, ekitaldiz ekitaldi, berbizitzeko aukera paregabea da; beraz, sartu eta begiratu argazkiak.

Argazkiak deskargatzeko urratsak:

flickretik jaisteko

Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea eta berdin zabaltzea da.

Horrez gain, Herri Bizian jasota dugun beste une berezi bat, jaien hasierako txupinazoa izan da. Zuzenean emititu genuen streaming bidez baina, bertatik bertara edo pantailaren bidez ikusteko aukerarik izan ez bazenuen orduan, edo momentua berriz gogora ekarri nahi baduzu, sarean zintzilikatu dugu guztion eskura bideoa: