Lartzabaleko anbulategiko aparkalekuan obrak egingo dira

lartzabalLartzabaleko albulategiko aparkalekua hobetzeko proiektua abian da. Horretarako, dauden bi aparkalekuetako bat (motza) itxita mantenduko da obrak iraungo duen denboran. Bi hilabete inguruko lanak izango dira. Aparkalekua atonduko da denbora horretan eta haur eta gazteentzat jolasguneak ere eraikiko dira.

Autoz joaten direnek beste aparkalekua izango dute (luzea), baina ahal izanez gero autobusez edo topoz joatea gomendatzen da. Oiartzun eta Errenteriako mugan kokatuta dago Lartzabaleko anbulategia, Arragua auzoan.