Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldia eskainiko dute irailaren 18an, Esklerosi Anizkoitza Elkartearen alde

20160908_120549Datorren igandean, irailaren 18an, 11:00tan Musika ari du ikuskizuna izango da Errenteriako Niessen Kulturgunean. Ordu eta erdi beranduago bigarren emanaldia izango da.  Ikuskizun solidario hau ADEMGI-Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak antolatu du Errenteriako Udalaren laguntzaz eta sarreren salmentarekin lortutako irabaziak ADEMGI-k eskaintzen dituen errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko erabiliko dira.

Sarrerak salgai daude 6€-tan Errenteriako Xenpelar Kultur Dendan.
‘Musika ari du’ Euskadiko Eskola Sinfonikoko Musika-Gelaren ekoizpena da eta kontzertu honen bidez bizitzako egoera guztietan, egunero eta nonnahi musika dagoela erakustea da asmoa.

Ikuskizunak ordu bateko iraupena izango du eta jolasean eta kantuan arituko dira pailazoak haurrekin.

pirritx porrotx marimototsPartaideak

  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Hari Laukotea (KAABESTRI)
  • Xabier Zabala (pianoa eta eskusoinua)
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen kantuekin batera, musika klasikoko abestiak jotzen dituzte kontzertuan

Programa

  • Bolero (Maurice Ravel)
  • Amaren sabelean*
  • Puzkerraren asmakizuna*
  • Minuetto (J.S. Bach)
  • Iniminidad*
  • Astoa ikusi nuen*
  • Las cuatro estaciones (Antonio Vivaldi)
  • Euri tanta-musika*
  • Plink, Plank, Plunk (leroy Anderson)
  • Maite Zaitut*

*Xabier Zabalak eta Imanol Urbietak ondutako kantak, Joxan Ormazabalen eta Pirritx eta Porrotxen hitzak.

¿Zer da Esklerosi Anizkoitza?

  • Esklerosi Anizkoitza gazte helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarriena da etaorokorrean 18 eta 35 urte artean diagnostikatzen da.
  • Emakumeei gizonei baina geihago eragiten die.
  • Trafiko istripuen atzetik, gazteengan bigarren ezintasun kausa da.
  • Gaixotasun kroniko bat da non bere atzetikoek pairatzen dutenen bizi-kalitatea mugatzen dute. Horregatik du horrenbesteko eragina gizartean.
  • Esklerosi Anizkoitzak gizarte, lan-ekonomia eta familiarteko eremuetan eragin handia du, batezere gazteei eragiten dien gaixotasun kroniko eta oso gaigabezikorra delako.

Sintoma ohikoenak hauek dira:

  • Arazo sentsitiboak, orekarenak eta mintzairarenak.
  • Dardakadak, gorputzadarren ahulezia eta kasu larrienetan paralisia.
  • Gehiegizko gihar tentsioa, ikusmenaren eta gernu sistemaren alterazioak, zorabioa, nekea, inurriketak, e.a.

Datu adierazgarri batzuk:

  • 100.000 biztanletik 51 pertsonek itsutasuna jasaten dute.
  • 100.000 biztanletik 14 pertsonek Down sindromea jasaten dute.
  • 100.000 biztanletik 65 pertsonek Esklerosi Anizkoitza jasaten dute.
  • Oarsoaldean 38 pertsonek Esklerosi Anizkoitza jasaten dute
  • Gipuzkoan 700 pertsonek Esklerosi Anizkoitza jasaten dute
  • Euskadin 2.500 pertsonek Esklerosi Anizkoitza jasaten dute
  • Estatuan 40.000 pertsonek Esklerosi Anizkoitza jasaten dute
  • Europan 400.000 pertsonek Esklerosi Anizkoitza jasaten dute
  • Estatuan, 5 orduro kasu berri bat diagnostikatzen da