Hibaikari harrera berezia

Artxibo irudia
Artxibo irudia

Errenteriako Udalak informatzen du harrera berezia egingo diola Hibaika Arraun Elkartearen emakumezkoen tripulazioari. Ekitaldia irailaren 11n egingo da, hain juxtu Kontxako Bandera jokatzen den egun berean, estropada horretan lortzen duen postua edozein dela ere.

Ekitaldia 18,00etan hasiko da Alabergako biribilgunean traineruari harrera eginez, eta 18,30ean Udaletxean jarraituko du , ateak irekiko baititu 2016ko denboraldian izandako arrakastak direla-eta Hibaika Arraun Elkarteari zorionak emateko.

Errenteriako Udaletik herritarrak animatu nahi ditugu igandean goizean Donostiara joan daitezen gure arraunlariak animatzera eta, arratsaldean omenaldi ekitaldira, aurtengo denboraldian arrakasta handiak eskuratu baitituzte.

Gogorarazi nahi dugu duela bi aste Gipuzkoako VII ligaren txapeldun izan ziren, gure herrian jokatu zen ligako azken estropadan.