Ertz-Anitz erakusketa

Argazkia: J.A. Areta Juxe
Argazkia: J.A. Areta Juxe

Atlantikaldia jaialdiko jardueren baitan eta irailaren 19tik aurrera J.A.Areta Goñi Juxe argazkilariaren Ertz-Anitz erakusketa izango dugu Alameda Txikian.

Formatu ertaineko kamarekin lortutako 10 argazki, guztiak zuri beltzean; eta gure kostaldearen beste alderdi batzuk erakusgai jartzen dituena. Itsasgorak eta itsasbeheek inguruneak etengabe eraldatzen dituzte eta postaletan inoiz erakutsiko ez diren eta askotan oharkabean gelditzen diren paisaiak osatzen dira. Argazkilariak Errenteria, Pasai Donibane eta Hondarribin aurkitutako uneak batu eta gure egin ditu.

Erakusketa urriaren 1a arte egongo da ikusgai.