Galtzaraborda eta Fanderia udal kiroldegietako jardueren hasiera

Galtzaraborda_kiroldegiaGaltzaraborda eta Fanderia kiroldegietako jarduera gidatuetarako izena emateko epea zabalik dago urriaren 16ra arte. Izena ematen dutenek zirkulazio askeko jarduera ugari gozatu ditzakete. Sarrera askeko formatuan 150 saio eskaintzen dira astean eta 20 modalitate desberdin (indoor zikloa, aerobica, sh’bam, pilatesa, body combat, funtional training…).

Formato honekin, tarifa bakar bat ordainduta ikastaro guztietara sartzeko aukera izango da, mugarik gabe, Galtzaraborda eta Fanderiako Udal Kiroldegietan. Ikastaroak bezeroaren behar, ordutegi, konpromiso eta abarretara egokitzen dira, eta ez alderantziz. Aukera dago zein egun eta ordutan joan hautatzeko, eta jarduera aldatu edo jarduera desberdinak probatzekoa ere bai.

Aurten berrikuntza gisa “Kirolkide Ekintzak” eskaintzaren barruan “klubak” sartu dira. Talde horietan aldez aurretik eman behar da izena. Klub horien barruan daude: “Runner’s Cluba”: espezialista baten laguntzaz atletismo proba bat prestatu nahi duten pertsonentzako hileko entrenamendua eta entrenamendu presentziala, “Boxing Cluba”: boxeoan eta haren tekniketan oinarritutako egokitzapen fisikoa, kontakturik gabe, eta azkenik “Igeri Cluba”: igeriketa aholkularitza eta entrenamendua teknika lantzea baino zerbait gehiago behar dutenentzat.

Denboraldi honetako berrikuntzetako bat da BeOne App aplikazioa abian jarri dela, “Kirolkide Ekintzak” egitasmoan parte hartzen dutenek saioak erreserbatu ditzaten kirol zentrora joan beharrik izan gabe. Erabiltzaileek telefono mugikorrean aplikazioa jaitsi eta beren entrenamenduetako datuak eskuratu eta beren ekintzak planifikatu ahal izango dituzte. “Kirolkide Ekintzak”eko ikastarogileek modu eroso batean asteko jarduerak antolatu ahal dituzte. Fitness aretoetako erabiltzaileek ere aplikazio horren funtzioak erabili ahal izango dituzte beren entrenamenduetako aurrerapenak kontsultatu eta monitorizatzeko. BeOne App aplikazioa doan jaitsi dezakezu App Store eta Google Playn.

Aurreko urteetan bezala, txikienek ere badute beren eskaintza. Denboraldi honetan “Haurtxoentzako uretako ekintzak” egiten jarraitu eta gozatzeko aukera dago. 2013 eta 2015 urte bitarte jaiotako umeek parte har dezakete. 2012an eta aurretik jaiotako haurrek “Igeriketa Eskolan” dute beren lekua.

Areto ekintzak ere eskuragarri daude. Praktikatu daitezkeen modalitateen artean daude “Dantza eskola”, “Gimnasia erritmikoa” eta “Karatea”.

Haurrentzako ekintzak astean behingo edo bitako saioetan egin daitezke. Interesa duten pertsonentzat talde batzuetan plaza libreak gelditzen dira.

Argibide gehiago behar izanez gero, jo ezazu Galtzarabordako (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23) harrera zerbitzuetara edo kontsultatu “Kirolkide Errenteria”ren web orrian: http://kirolak.errenteria.eus