Erromes bidearen 16. etapa egingo du Urdaburuk urriaren 15ean

urdaburu_mendi_irteeraErrenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 16. etapa antolatu du urriaren 15erako (iganderako). Ibilaldia Ubidea herritik Olaetako auzora izango da eta bidean Motxotegiko gailurretik, Mekoletako auzotik eta Otxandiotik igaroko da. Zeharkaldia denera 4 ordukoa izango da.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu berean.