‘Ongi etorri Errenteriara’ saioa izango da astelehenean, iritsi berrientzat

ongi etorriOngi Etorri Errenteriara-ren hirugarren saio irekia izango da datorren astelehenean, urriaren 10ean, herrira bizitzera etorri berri direnei zuzendua Merkatuzarren arratsaldeko 19:00etan.
Datorren astelehenean urriaren 10ean, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan arratsaldeko 19:00etan izango da herrira bizitzera iritsi berri direnei hirugarren ongi etorria egin eta informazioa eskaintzeko saioa. Hain zuzen ere, herriko baliabideen inguruko informazioa eskainiko da, bai Udalak eta bai eragileek eskaintzen dituztenak. Saioan bertan sei hizkuntzetan argiratutako bilabide gida ere emango zaie bertaratuei baita udal guneetan eskuragarri dagoena ere.

Bertan Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapeneko lankidetza eta giza eskubideen azpiataleko zinegotzi ordezkaria eta teknikaria izango dira. Aldiz, saioaren bigarren partean herriko eragile desberdinek mahai desberdinetan kokaturik izango dira euren informazio eta egiten dutenaren berri emanez, besteak beste, emakumeen alorra, kultura, gizarte arreta, gazteria, kirolak nahiz atzerritartasunarekin zerikusia dutenak.

Azken lau hilabeteetan herrian erroldatu direnei gutuna bidali zaie saiora etortzeko gonbitea eginez, denera 336 erroldatu berri dira. Bestalde, udalerriko hiru guneetan informazio panelak jarri dira, izan ere, informazio beharra sentitzen duen edonor ongi etorria izango da saiora. Saioa zenbait hilabetez behin egiten da Errenteriara iritsi berri direnen harrera protokoloaren parte baita.