Irekita, eskola-kirolean izena emateko epea

Kirola: haurrentzako tailerrakIrekita dago haurrak eskola-kirolean izena emateko epea. Urriaren 15ean, larunbatean, hasiko da Oarsoaldean eskola kirolaren aurtengo denboraldia. 2017ko ekainera arte iraungo du denboraldiak; 24 jardunalditan zehar eskola kirolak kirol jarduera eskaintza ugaria izango da, hala nola arraunketa, , eskubaloia, kirol egokitua edo futbola.

Entrenamenduak ikastetxeetan bertan egingo dira eta partidak asteburuetan jokatuko dira eskualdeko kirol instalazioetan.

Eskola kiroleko programak hainbat kirol praktikatzeko aukera ematen du, eta haur guztien parte-hartzearen garrantzia azpimarratzen du. Horretaz gain, sustatu egiten du kirolaren bidez euskara erabiltzea.

Izen emateak haurren ikastetxean bertan egin ohi dira.