Errenteria Musikaleko ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte Banyolesen asteburu honetan

errenteria musikaleko ikasleakErrenteria Musikaleko ikasleak Banyolesera (Girona) joango dira herri horretako Musika Eskolarekin ikale-trukean parte hartzeko. Banda, Combo, Txistu Taldea, Klake Taldea eta Euskal Dantzako Taldeak izango dira ikastetxearen ordezkari oraingo honetan

Gaur L’Ateneu Auditorioan , Combo eta Klake taldeen emanaldia izango da; eta bihar ikasleen Bandak, Casal de la gen Gran plazan eskainiko du emanaldia. Igandea 23an Txistu Taldeak eta Euskal Dantzako ikasleak Plaza Nagusian izaten den Sardanaren Jai tradizionalean parte hartuko dute.