¡Viva Rusia!

¡Viva Rusia!Datorren astelehenean, urriak 24, La Ilusión Kolektiboak antolatutako “¡Viva Rusia!” erakusketa zabalduko da Xenpelar Etxean.

Garai batean, guda dela eta, egoera larria bizi izan zen. Egoera larri horren aurrean eta gurasoek beren seme-alaben bizia arriskuan ikusirik, askok eta askok kanpora bidali zituzten. Frantzia, Ingalaterra eta Errusiara besteak beste. Pertsona ezezagun askoren elkartasunari esker neska eta mutiko hauek herrialde horietan hazi ziren. Batzuk beraien jatorriko herrira itzultzeko aukera izan dute. Horietako bat Antonio da eta bere bidaian ikusitako eta gordetako hainbat gauza miresgarri bildu eta erakutsiko ditu erakusketa honetan.

Erakusketa urriaren 29a arte zabalik egongo da, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.