‘Lurgorri’ren jaiotzaren 100. urteurrena

TXARTELA_LurgorriErrenteriako Lurgorri Kultur Elkarteak Jose Mari Azkarraga Mozo Lurgorriren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko bere omenezko hainbat ekintza antolatu ditu.

Urriaren 25etik 29ra, 17:00etatik 20:00etara Merkatuzarreko José Luis Caso aretoan Lurgorriren bizitza eta idatzien inguruko erakusketa izango da.

Urriaren 25ean, erakusketaren irekieraren ondoren, Joseba Azkarragak, Lurgorriren ilobak, hitzaldi bat eskainiko du erakusketa aretoan bertan.

Azkenik, bere jaiotzaren egunean, urriaren 29an, Biteri kalean, hau da, jaio zen kalean, bere testuen irakurketa bat egingo da.