Muxiko dantzen Munduko lehen Guinness Errekorra ezartzen saiatuko dira Lezon igandean

Lezoko hirigune historikoak ekitaldi garrantzitsua hartuko du udazken honetan. Izan ere, Muxiko dantzen Munduko Guinness Errekorra ezarri nahi dute, ahalik eta dantzari gehienak bilduz. Igande honetan izango da hitzordua, urriaren 30ean.  Oarsoaldeko ahalik eta jende gehien biltzen saiatuko dira. Egitarau betea prestatu dute errekorra animatzeko. Besteak, beste Egan taldeak emango duen azken kontzertua.

Jadanik hasi dira entseguak: astelehen eta ostegunetan egiten dituzte Lezoko Saldisen Plazan, arratsaldeko 19:00etan. Urteak dira uxikoek harrera handia hartu dutela. Gainera, Lezoko alde zaharra eszenatoki paregabea da horrelako ekitaldi koloretsua jasotzeko. Santo Kristo plaza eta inguruko kaleak kolorez eta jendez betetzea da asmoa, musika lagun eta festarako gogoa barruan. Hori dela eta, dantzazale guztioi inoiz ez bezalako erronka batean parte hartzeko gonbidapena luzatu diete antolatzaileek. Izan ere, herriko Betizutik elkartea ari da antolakuntza lanetan, eta errekorra lortu ahal izateko urriaren 30ean ahalik eta jende kopururik handiena elkartu behar dela adierazi dute, denak batera eta elkarren segidan hiru muxiko dantza dantzatuz. Egitarau polita prestatu dute eguna atontzeko:

Egitaraua

  • 10:00 Izen-emateak egiteko gunearen irekiera.
  • 12:00 Parte-hartzaileen gunerako sarrera.
  • 12:30 Guinness World Record froga egitea. Ondoren, Kantu-poteoa herriko kaleetan zehar.
  • 14:45 Herri bazkaria.
  • 18:00 EGAN taldearen kontzertua.

Edozein zalantza argitu eta azalpen edo Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezkete:

Betizutik elkartea – lezokorecord@gmail.com – 634 450 960 telefonoan (Julen Conde)