Eraldaketa Feministarako bi tailer eta emakumeen kulturarteko taldearen abiapuntua izango da azaroa

samira leticia berdintasunaEraldaketa Feministarako Eskolak 2016-2017 ikasturterako egiten duen eskaintza bereziki interesgarria izango da azaroan: emakumeen kulturarteko taldea jarriko da martxan eta bi tailer ere izango dira.

Hirugarren urtez Emakumeen Kulturarteko Taldea martxan jarriko da azaroaren 17tik maiatzera bitarte. Taldearen helburua jatorri desberdineko emakumeak euren artean ezagutzea eta sareak sortzea da. Hilean behin elkartuko da taldea, hirugarren ostegunean, Merkatuzar eraikinean 10:00etatik 12:00etara. Aurreko urteko esperientziari jarraipena emanez, norberak dakarrena partekatzeko eta besteengandik ikasteko aukera izango da gune honen bidez. Besteak beste, gastronomia, historia, istorioak eta, oro har, Errenterian ditugun kultur anitzak emakumeen ikuspuntutik balioan jartzeko gunea izango da. Horren adibide da saioetan hizkuntza aniztasuna errespetatuko dela eta bakoitzak bere hizkuntzan aritzeko aukera izango duela. Hona informazio gehiago:

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/10/Kulturarteko-elkarrizketak-1.pdf”]Jaitsi PDFa[/button]

Bestalde, Beldur Barik egitasmoaren baitan prebentziorako bi  tailer antolatu dira. Ekintzak doan izango dira eta parte hartzeko izena eman beharko da e-mailez (eskolafeminista@errenteria.eus) edo telefonoz (943 449 576).

  • “Ni ez naiz feminista! Ala bai?” tailerra. Pentsatzen duzu gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna oraindik egiteke dagoen lanketa bat dela, baina feminismo hitzak izutu egiten zaitu? Baina, zer ulertzen dugu feminismoaz ari garenean? Zer da benetan? Feminista naiz? Berdintasun zalea? Ez sexista? Pertsonista? Zalantza hauek asaldatzen bazaituzte, ez izan zalantzarik eta izena eman tailer honetan.
    • Eguna: azaroak 5
    • Irakaslea: Ianire Estébanez Castaño
    • Hizkuntza: gaztelera
    • Ordutegia: 10:00-14:00
    • Lekua: Merkatuzar
  • Autodefentsa feminista tailerra, bereziki neska gazteei zuzendua. Ikastaro honetan ikasiko dugu erasoak identifikatzen eta ikusiko dugu indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den eta zer ondorio dituen. Mekanismoak eta ekintzak bilatuko ditugu eguneroko bizitzako eraso egoerei erantzuteko.
    • Irakasleak: Emagin
    • Hizkuntza: Euskara
    • Eguna: azaroak 19, larunbata
    • Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
    • Lekua: Erdialdea, Patxiku Zelai emakume taldea (Tomas Lopez 6)