Bertan behera geratu da larunbaterako deitutako Mintzalagun jaia

Mintzagun cartel2016MUESTRaEuskara ikasten ari direnei erabiltzeko aukerak eta guneak erraztea helburu duen Mintzagun egitasmoaren testuinguruan antolatu dute egun osoko festa eskualdeko euskaltegiek, Prest! Euskara Taldeak eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Oarsoaldeko euskara ikasleen laugarren jaia goizeko 11:30etik arratsaldeko 18:00etara egingo da Gurutze Santuaren plazan

  • Jaiari goizeko 11:30ean emango zaio hasiera Lezoko Musika Eskolako trikitilarien kalejirarekin.
  • 11:45ean, Lezo ezagutzeko lau bisita gidatu (20 lagun bakoitzean) egingo dira parte zaharrean barrena.
  • Bisita hauek Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiko lau ikaslek gidatuta egingo dira.
  • 12:30ean, Ongi etorri ekitaldia Gurutze Santuaren plazan.
  • 12:45ean Muxikoak herriko plazan, ikasleen parte hartzearekin.
  • 13:15ean, “Zabarreren altxorraren bila” aztarna jokoa parte zaharreko kaleetan barrena.
  • 13:45ean, Lezo ezagutzeko lau bisita gidatu (20 lagun bakoitzean) egingo dira parte zaharrean barrena.
  • 14:30ean, herri bazkaria egingo da Gurutze Santuaren plazan*. Bertan bazkaldu nahi duenak aurrez erosi beharko du Mintzagun zapia* euskaltegi batean edo Lezoko Aizpea, Sahatsa, Gure txoko, Uztarri, Jaizkibel, Txingurri, Sotxo, Urdaburu, Azkena, Tiñelu eta Lezotarra tabernetan. Zapiak bazkaltzeko (edaria eta kafea salbu) eskubidea emateaz gain, aipatutako tabernetako beherapenak, onurak eta eskaintza bereziak baliatzeko aukera emango du.Eguraldi txarra egingo balu, bazkaria Karlos Saldise plazan egingo litzateke.
  • Bazkalondoan Xabi San Sebastianen kantaldia izango da, eta bertaratutako guztiek kantuan aritzeko aukera izango dute.

Antolatzaileek festa honetan parte hartzera deitu nahi dute eskualdeko jendartea. Giro ederrean eguarte-arratsalde polita pasatzeko aukera izango baita, aspaldiko lagunak ikusi eta euskaraz gozatzeko. Zatozte hilaren 29an Lezora!!!

Jaiak bereizgarri izango duen zapi bat aterako dugu. Zapia daramanari beherapenak egingo dizkiote Aizpea, Sahatsa, Gure txoko, Uztarri, Jaizkibel, Txingurri, Sotxo, Urdaburu, Azkena, Tiñelu eta Lezotarra tabernetan.