Sekula ez bezain aktibo egongo da Urdaburu azaroan

urdaburuUrdaburuko ekintza mordoa prestatu du azarorako. Proiekzioak, erakusketak, irteerak… Azaroak 27an emango zaio amaiera, Urdaburu eguneko babarrun jatearekin. Bi proiekzio saio izango dira azaroan. Lehena azaroaren 10ean Andeetara 1.976ko euskal espedizioa izenekoa, Tito Caceresek aurkeztua; eta, bigarrena, azaroaren 24ean Zelanda Berrira bidaia izenarekin, Alito Graciak eta Tito Caceresek aurkeztua. Bi proiekzioak Urdabururen egoitzan egingo dira, Juan de Olazabal 23 kalean, 20,00retan.

Bestalde, bi erakusketa egongo dira ikusgai. Lehena dagoeneko hala dago, azaroak 10era bitartean: Eskolartekoak: 2015-16 denboraldiko eskola lehiaketako argazki erakusketa. Eta erreleboa emango dio Mendi Argazki Lehiaketako argazki erakusketak (azaroaren 17tik abenduak 22ra).

Sari banaketak ere izango dira:

  • Azaroak 5:  Urdaburuko eski saila. Urdaburuk eta Gipuzkoar Federazioak antolaturiko Rollerski lasterketaren sari banaketa.
  • Azaroak 26:  Biziklon lasterketako partehartzaileei sari banaketa.

Jakina, Urdabururen jarduera ohikoena, mendi irteerena, ere ez da faltako:

  • Azaroak 5: Rollerski: Arditurriko X. lasterketa.
  • Azaroak 6: Eskolartekoak: Gipuzkoari bira 16. etapa: Lizarrusti – Larraitz
  • Azaroak 12: Gipuzkoari bira 12. etapa: Araia – Umandia (1225)▲ – Arbarrain (1118)▲ – Suazarreta benta
  • Azaroak 19: Erromes bidea 17. etapa:  Olaeta – Zabalandi – Anboto (1331)▲- Urkiolagirre (1008)▲- Urkiola
  • Azaroak 26: Biziklon
  • Azaroak 27: URDABURU EGUNA (Eskolartekoen eta helduen mendi irteerak).