Peruko Andeei buruko diapositiba emanaldia izango da ostegunean

expedicion vasca Andes del PeruDatorren ostegunean, azaroak 10ean, arratsaldeko 20:00etan, Urdaburu elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23), Alberto Caceres “Tito”k diapositiba proiekzioa eskainiko du: Gaia: Peruko Andeetara 1976an egindako euskal espedizioa.. Proiekzioa Gallardo-Sarasola familiari esker gauzatu ahal izan da hauek eskainitako argazkiekin.