San Tomas egunean artisau postuak jartzeko eskaera epea zabalik da

San Tomas_7

San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udaleko Kultura sailak interesdunei jakinarazten die artisau postuak jartzeko eskaera egiteko epea, gaur, hilak 7, irekiko dela eta azaroaren 18an amaituko dela.

Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, han bertan edo Kulturgunean (Alfonso XI kalea) jaso daitekeen eredua erabiliz.