“No es nada” lanak lortu du XXI. Errenteria Film Laburren Jaialdiko sari nagusia

XXI FIlm Laburren Jaialdia_saridunak

José Antonio Cortések gidatutako “No es nada” film laburrak jaso du XXI. Errenteriako Film Laburren Jaialdiko zuzendaritza onenaren saria. Zuzendariak berak Julen Mendozak alkatearen eskutik jaso zituen garaikurra eta diploma.

Jende andana hurbildu zen atzo, hilak 13, Niessen Kulturgunean ospatutako sari banaketa ekitaldiaz gozatzera eta Arkaitz Garziandia aktorearen ahotik jakin zituzten 21. edizioko saritutako lanen izenak. Hala, lau eguneko jaialdiari amaiera eman zitzaion.

Bertan, ohiko sariak banatzeaz gain, aipamen berezi bat egin zitzaion Txema Muñozi, bere ibilbide profesionalagatik.

Txema Muñoz Kimuakeko zuzendaria da, gaur egun, eta euskal film laburrak mundu osoan zehar hedatzeko egiten duen lana goraipatu nahi izan zuten jaialdiko antolatzaileek.
Bestalde, Film Laburren Jaialdiko sariak banatzeaz gain, irailean ospatutako Atlantikaldia jaialdiaren barruan antolatutako “3, 2, 1… Atlantikaldian grabatzen” bideo espres lehiaketako saridunen berri ere eman zuten atzo.

Sariak

XXI. Film Laburren jaialdiko sariak:

  • Zuzendaritza Onena: “No es nada”. Zuzendaria: José Antonio Cortés Amunarriz.
  • Fikziozko Film Labur Onena: “17 años juntos”. Zuzendaria: Javier Fesser.
  • Animaziozko Film Labur Onena: “Portrait of a wind-up maker”. Zuzendaria: Darío Pérez Moreno.
  • Euskarazko Film Labur Onena: “Hamabietan duelua”. Zuzendaria: Unai Guerra.
  • Film Labur Dokumental Onena: “Recauchutados”. Zuzendariak: Carlos Caro.
  • Gazte Film Onena: “El canto de la reina”. Zuzendaria: Inés Espinosa.
  • Publikoaren Saria: “Cirilo”. Zuzendaria: Rubén Sainz.
  • Oarsoaldeko Film Labur Onenari Saria: “Cirilo”. Zuzendaria: Ruben Sainz.
  • Gizonezko Aktore Onenari Saria: Stefan Plepp, “Risky game” filmean egindako lanagatik.
  • Emakumezko Aktore Onena: Susi Sánchez, “Tras bambalinas” filmean egindako lanagatik

“3, 2, 1… Atlantikaldian grabatzen” lehiaketako sariak:

  • 1go saria: “El amor es jodido”. Zuzendariak: Adrián Perea eta Paula Lázaro.
    2. saria: “Ni María naiz”. Zuzendaria: Ayar Salazar.
  • 3. saria: “Code”. Zuzendariak: Iñigo Salaberria, Miren Plata eta Irvin Bonet.