Ostegun honetan emitituko da ‘Fuego en el mar’ filma

Fuego_en_el_mar_OZZINEMA_1Ozzinema zineklubak, azaroan Errenteriara beste saio bat dakar, zinemaren magia eta sentimen arduratsuek ere kalitatezko zineman daudela eskainiz. Beti bere begirada errealitateri itsatsia dauden film alternatiboak eskura jarriz, honako honetan Italiako lurraldeetara joko dugu ‘FUEGO EN EL MAR’ filmarekin.

Gianfranco Rosi zuzendari italiarraren filma, azken Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza sariaren irabazlea, 4 izendapen David di Donatello sarietan, film eta zuzendari onena barne, baita gure gertu dagoen Zinemaldian Perlak Saioan ikusgai izan zen.

Saio honetan “Harresirik gabeko lurraldeak” taldeko kideak bertan izango dira ikuskizun zoragarri honi pauso emateko. Lampedusan pasatako udaren kontakizunak, esperientzia eta ikuspuntuak banatuko ditugu elkar.

‘FUEGO EN EL MAR’ filma azaroaren 17an, ostegunen, 19:30ean ikusgai izango da Errenteriako Niessen zinemetan. Sarrerak salgai Niessen Kulturgunean (4€).