Errenteriako zenbait kale txukuntzeko lanak egiten ari da Udala

Bizitzeko espazioak | Hiri Mantenua 2016-11-18 | 0

IMG-20161116-WA0001Aste hauetan zehar zenbait kale asfaltatu eta txukuntzeko lanak egiten ari dira. Azaroaren 7an hasi ziren lehenengo lanak eta 149.915,19 euroko (BEZ barne) kostua izango dute. Honakoak dira lanak egingo diren kaleak:

  • ¬†Santa Klara.
  • Esnabide.
  • Alaberga 71-74.
  • Fanderia pasealekua¬† 15-23.
  • Fernandez de Landa plaza.
  • Sorgintxulo 5-7.

Zenbait pasabide goratu ere konponduko dira, egoera txarrean baitaude. Hobekuntzak sumatuko dituzte oinezkoek eta baita bestelako garraiobideek ere:

  • Urbasa.
  • Jose Miguiel Barandiaran.
  • Paseo Fanderia.
  • Biteri 18.

Gainazala fresatuko da puntu hauetan eta kapa mikroaglomeratu margotu bat ezarriko da. Santa Klara kalean eta Fernandez de Landa kaleetan eta pasabide goratuetan, berriz, hormigoiz egindako harlauzak erretiratuko dira eta asfalto inprimatua ezarriko da. Lanak luzeak ez neketsuak izan daitezke, baina bizpahiru egunetan bukatu daitezke baldin eta eguraldia txarra ez bada. Santa Klara kaleko lanak nekezagoak izango dira, izan ere, oinezkoen pasabide funtzioak, karga eta deskargako zonaldea izateak eta garajeetako sarbidea izateak ez baitu batere errazten lanak egitea.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna