Oihalezko eskultura baten lanketa antolatu dute Harresirik gabeko lurraldea kolektiboak eta Oarsoirriak ekimenak. Jarduera larunbat honetan burutuko da, azaroaren 26an, 12:00tatik 14:00tara. Jarduera hau pertsonen migrazioaren gaiarekin loturik dago. Bertan, Oiartzun ibaiko zubi batetik zintzilikatuko den sare-gortina moduko bat sortuko da; migrazioa, ura, elkartasuna, babesa… Haur zein heldu, bertan parte hartuko dugunon artean osatuko da oihalezko elkartasun eta kontzientziazio eskultura. Errenteria-Oreretako Zumardian osatuko da oihala (eguraldi euritsua izanez gero, Koldo Mitxelena eskolako jolastoki estalian)
Antolatzaileek arropa zaharra eramatea gomendatu dute (galtza, kamiseta, jertsea, gona, zapata…), bestelako materiala bertan egongo da.