Igandean 23 urtez azpiko emakumeen Sofboleko lehiaketa jokatuko da Galtzarabordan

softballDatorren igandean, azaroaren 27an, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Emakumezkoen Aretoko Sofbol Euskadiko Torneoa” burutuko da, 23 urte azpiko mailan, Errenteriako Udalaren babesarekin. Sari-banaketa 20,30ean izango da. Publikoarentzat sarrera doan izango da.

Sofbol-a “Beisbol”aren egokitzapena da eta ezaugarri berezi batzuekin jolasten da: jolaserako pilota bigunagoa da, lehiatzeko zelaia txikiagoa da,… Halako ezaugarriek kirol arinago bihurtzen dute eta etenaldi gutxiago izaten da.

Txapelketa honetan Rentoks Klub-ak parte hartuko du, eta Gipuzkoako gainerako talde hauek: “Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea” Lazkao-Ordiziakoak, eta “Atletiko San Sebastián” Donostiakoak. Bertan izango da baita ere “CDP Pamplona” talde nafarra.

Partiden ordutegia honako hau da:

  • 14:30 – 15:20 Ordiziako Sofbol KE – Atlético Sn.Sn.
  • 15:30 – 16:20 Rentoks – Pamplona
  • 16:30 – 17:20 Atlético Sn.Sn. – Pamplona
  • 17:30 – 18:20 Ordiziako Sofbol KE – Rentoks
  • 18:30 – 19:20 Rentoks – Atlético Sn.Sn.
  • 19:30 – 20:20 Pamplona – Ordiziako Sofbol KE