Xenpelar Sarian lehiatuko dira bertsolari gazte onenak datozen astetan

IMG-20161122-WA0004Bi urtez behin, Ereintza Elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak elkarlanean, Errenteriako Udalaren babesarekin antolatzen duten bertsolari gazteen lehiaketa, “Xenpelar Saria” abian da. Aurtengoa XXIII. edizioa izango da.

Kanporaketak Xenpelar Etxean jokatuko dira eta sarrera doan izango da.

  1. kanporaketa, Azaroak 26an, 19:00etan:

Bertsolariak: Maialen Akizu, Aratz Igartzabal, Beñat Mujika, Asier Rubio, Sarai Robles eta Peru Abarrategi.

  1. kanporaketa, Abenduak 3an 19:00etan:

Bertsolariak: Eli Pagola, Asier Galarza, Nahia Sasco, Kerman Diaz, Txaber Altube eta Gemma Urteaga

FINALA, Niessen Kulturgunean jokatuko da abenduaren 8an, 17:00etan. Bertan izango dira puntuazio gorena lortzen duten sei bertsolariak. Sarrera: 3 € (16 urtetik behera doan).

Azken edizioko irabazlea Nerea Ibarzabal izan zen. Hona bere agurra: