‘Pasaiako Badia’ dokumentalari buruzko erakusketa

Pasaiako BadiaPasaiako segada gai zentrala duen dokumentalaren erakusketa izango da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan abenduaren 12a eta 17a bitartean.

1984ko martxoaren 22an Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura, Dionosio Aizpuru, eta Rafael Delas hil zituen poliziak Pasaian, azken bi hauek atxilotu ondoren fusilatuta. Kasua behin betiko artxibatu berri dute eta familiek Estrasburgora joateko asmoa adierazi dute.

Oinatzak Produkzioakeko kideak gaiaren inguruko dokumentala garatzen ari dira. Jadanik senideak, abokatuak eta testiguak, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia nahiz Enrique Villareal “El Drogas” elkarrizketatu dituzte. Orain grabazio gehiago dituzte aurretik, baita edizio, posprodukzio, diseinu grafikoa, musika, hedapena… ere. Hau dena finantzatzeko  crowdfunding kanpaina abiatu zuten azaroaren 12an. Ekarpena vkm.is/pasaiakobadia web orrialdean egin daiteke.

Kanpainak irauten duen bitartean, Euskal Herriko herri desberdinetan gaiaren inguruko erakusketak jartzeko asmoa dute. Erakusketak hildako gazteen biografiak, egunkari errekorteak, segadaren irudikapen-ilustrazioak, autopsiako marrazkiak… biltzen ditu.

Dokumentalaren teaser-a: https://www.youtube.com/watch?v=qihycXmG7xI