San Tomas egunak 30 urte beteko ditu aurten

san tomas prentsaurrekoa konfeti Egitarau oparoa antolatzeaz gain, inoiz baino txistorra postu gehiago izango ditugu, herriko elkarte eta eragile askoren erakusleak.

 AEK Euskaltegia omenduko da San Tomas egunaren alde urteetan egindako lanagatik. Hori dela eta, “AEK-txo” izena du txerriak.

 Irrintzi lehiaketa eta dantza emanaldia dira aurtengo egitarauko nobedadeak.

30. edizioa izango du aurten San Tomas egunak. Festa jendetsu hau  San Tomas batzordeak antolatzen du egun hau eta AEK euskaltegiari omenaldia egingo zaio aurten. Xenpelar euskaltegia izan zen, hain zuzen ere, duela 24 urte egun hau antolatzen hasi zena. Jaiaren ikurra, txerria, “AEK-txo” izendatu dute horregatik. Ohitura jarraituz, herri batzordeko kide edo elkarte baten izena jarri zaio.

 

Aurten ere, txerriaren pisua asmatzeko porra egongo da. Horrez gain, jantzi ederrena, baserritar postu dotoreena eta postuetako txistorra xamurrena ere sarituko dira. 30. urteurreneko egitarauan bada nobedaderik, San Tomas eguneko lehen irrintzi lehiaketa eta Errenteria Musikaleko ikasleen dantza emanaldia izango ditugu.

Gamon Zumardian, Foru Plazan eta Agirre Lehendakari plazan banatuko da San Tomas ospakizuna. Txistorra postuez gain, ekintzak ere herrian zehar banatuko dira. Esate baterako, Zumardian baserritarrek euren produktuak jarriko dituzte herritarren eskura eta  animalia eta barazki erakusketa ere bertan izango dira. Foru plazan, bestalde, bertsolariak eta txapel jaurtiketa eta irrintzi lehiaketa izango dira, besteak beste.

Egitarau osoa honakoa izango da:

  • 11:00 Azokaren irekiera (Zumardia)
  • 11:30 Pregoia (Zumardia)
  • 12:00 Haur jolasak (Lehendakari Agirre plaza)
  • 12:30 Udal txistulariak
  • 13:00 Bertsolariak (Foru Plaza)
  • 15:00 Herri kirolak (Lehendakari Agirre plaza)
  • 16:30 Pasai Txaranga (kaleetan zehar “San Tomas Lagun” diren tabernetatik)
  • 17:00 Txapel jaurtiketa lehiaketa eta Irrintzi txapelketa (Foru Plaza)
  • 17:30 San Tomas eguneko dantzaldia (Xabier Olaskoaga plaza)
  • 18:30 Trikitilariak
  • 18:30 Jauziak (Zumardia)
  • 20:30: Sari banaketak: txerriaren pisuaren porraren emaitza, jantzi ederrenaren saria eta postuetako txistorra xamurrenaren saria

Honetaz gain 11:00-14:00 eta 17:00-20:00etara Euskal jantzien erakusketa Kapitain Etxean

Bestalde, batzordeko kideek jendea etxeko edalontzi berrerabilgarriak eramatera gonbidatu zuten prentsaurrekoan, “garbitasuna eta bideragarritasuna hobetze aldera”. Dena den, herrian zehar banatuta dauden postuetan ere egongo dira euro batean salgai, edonork eskura ditzan.

Hauexek dira egun hau antolatzeko lanean buru-belarri aritu direnak: Ereintza Dantza Taldea, Oiartzo Batxilergo Ikastolako ikasleak, Gaztelan, Sputnik Telleri, Landarbaso Abesbatza, Oarso taldea, Iraultza Dantza Taldea, Landare Elkartea, Xenpelar AEK Euskaltegia, Koldo Mitxelena Institutuko ikasleak, Alaia, Alaitasuna, Pikoketa Asociacion Republicana, Juventudes Socialistas, Doike, Motorbike, Oreretako Gazte Bloke Antifaxista, Oiarso Freestyle, Gamon Kirolak eta Oiarso Saskibaloi Taldea.