Arpa eta dantza elkartuko dituen ikuskizuna izango da ostiralean Magdalena basilikan

aneartetxe2014_1Abenduaren 23an kontzertua izango da Maria Magdalenaren basilikan  19:00tan. Ezohiko kontzertua izango da: arpa orkestra bat izango da bertan eta ballet dantzariak. Sarrera doan izango da hurbiltzen direnentzat. Hilabetero egiten dira kontzertuak basilikan, baina hau berezia izango da. Lehen aldia da arpista batek jotzen duela herrian, eta Euskal Herrian oso gutxitan entzun izan den arpa orkestra bat izango du lagun. Zuzenekoetan entzuteko paregabeko instrumentua da arpa.

Gaur emandako prentsaurrekoan urteko azken kontzerturako duten “ilusioa” nabarmendu du Jose Luis Insaustik eta Ane Artetxeren izaera berritzailea nabarmendu du. Artetxek esan du hainbeste arpa aldi berean jotzen entzuteak eragiten duen efektua liluragarria dela.

Ane Artetxe nabarmentzen da arpa joleen artean, baina ez da bakarra izango: Amets Sorazu, Ane Segurola, Nerea Azkona, Sara mesa, Marta Arbizu, Onintza Albniz, Laura Besné, Claudia Besné, Maialen Beristain, Maitane Chavez, Marina Eskisabel, Lucia Mena eta Maria Llanos ere ariko dira jotzen. Dantzarien artean, berriz, Amaia Basurto, Ane Navarro, Marina Eskisabel, Nerea Loro, Leire Otaño, Ainhoa Ormaetxea, Haizea Andueza, Ainize Vazquez, Ainhoa Gonzalez, Ainhoa Irazustabarrena, Olatz Egia, Irati Riaño eta Oier Abrego izango dira ikuskizunean. Kolaborazio berezia egingo du Estudio de Danza Anaiak-ek eta Olga de Barrio eta Kontxi Iradier izango dira oholtza gainean.

Vivaldi, Pachelbel, Leo Delibes, Mikel Laboa, Yann Tiersen, Michel Loranc, Nino Rota, Xabier Sarasola eta Grieg bezalako autoreen melodiak interpretatuko dituzte musikariek.

Kontzertuaren ostean saski bat zozketatuko da eta zozketarako boletoak salgai izango dira, bi eurotan.

Hona bere taldearen, LeKord-en, bideo bat: