Galtzarabordako igogailuei eraso egin diote berriro

galtzarabordako igogailuakGaltzarabordako igogailuetako bat kixkalita geratu da asteburuan egindako erasoaren ondorioz. Tamalez, konponketa lanen ondorioz hilabetez ezingo da erabili igogailua. Halako erasoak berriz gerta ez daitezen neurriak hartu ditu Udalak.Ez da igogailuok erasoak jasaten dituzten lehen aldia. Iaz 39.122 euro gastatu behar izan ziren modu horretako konponketen ondorioz eta bertako biztanleek zerbitzua etenda egotearen ondorioak pairatu behar izan dituzte denbora luzean, bereziki mugikortasun arazoak edo zailtasunak dituztenak. Hori ekiditeko, hemendik aurrera gauez itxi egingo dira igogailuak eta kamerak jarrtzeko prozesua abiatu da erasotzaileak identifikatu ahal izateko. Eskaeraok bildu zien auzo batzarrean eta laster izango dira martxan.

Azken erasoaren konponketa 13.000 euro kostako da eta hilabete batez zerbitzua ez da erabilgarri izango Oronak piezak egin behar baititu.Galtzarabordako igogailu bakoitzak hilean 40.000 desplazamendu inguru egiten ditu, beraz, zerbitzua etenda egotea ez da txantxetako kontua.