“Elkar ezagut dezagun! Kulturarteko elkarrizketak” emakumeen taldea ostegunean abiatuko da eta parte hartzeko aukera zabalik dago

DIALOGOS-INTERNACIONALES-TRIPTICO--DICIEMBRE (3)Eraldaketa Feministarako Eskolaren barnean, hirugarren urtez Emakumeen Kulturarteko Taldea izango da urtarrilaren 19tik maiatzera bitarte. Taldearen helburua jatorri desberdineko emakumeak euren artean ezagutzea eta sareak sortzea da. Hilean behin, hirugarren ostegunean, Merkatuzar eraikinean 10:00etatik 12:00etara elkartuko da taldea.

Aurreko urteko esperientziari jarraipena emanez, norberak dakarrena partekatzeko eta besteengandik ikasteko aukera izango da gune honen bidez. Besteak beste, gastronomia, historia, istorioak eta, oro har, Errenterian ditugun kultur anitzak emakumeen ikuspuntutik balioan jartzeko gunea izango da. Horren adibide da saioetan hizkuntza aniztasuna errespetatu eta aukera emango zaiola gunean bertan erabiltzeari.

Izena emateko edota bestelako informaziorako Udaleko Berdintasun azpiatalaren bidez egin behar da 943 449576/ 673062482 telefonora deituaz edotaeskolafeminista@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz.