Adinekoei eskainitako kontzertua izango da igande honetan

Fotografía de página completa

Errenteriako Musika Banda Gabierrotako zaharren egoitzako kaperan eskainiko du hileko kontzertua, datorren Igandea Otsailak 12 eguerdiko 12:00, denboraldiko hitzordu klasikoan. Urtero bezala, gure Musika Banda Gabierrotako zaharren egoitzara hurbilduko da, bertakoei Musika Banda zuzenean eta bertatik jaso dezaten aukera eskaini asmoz. Euskal konpositoreen lanak eta Opera, Zarzuela edota Mexikoko doinuetan zehar, Errenteriako Musika Bandak konposizio sorta bikaina eskainiko die gure zaharren eta ohi bezala bertaratuko diren senitartekoen gozamenerako.

Microsoft Word - 20170212 standard zaharren egoitzan.docMusika Kultur Elkarteko iturriek adierazi dutenez, kontzertu honek berebiziko garrantzia du Musika Bandaren denboraldian. Kontzertuak zuzen-zuzenean garamatzalako gure Musika Bandak betetzen duen “funtzio sozialaren” esparrura. Musika kulturaren sustapen eta hedapen arloen oinarri den “funtzio soziala”. Gure zaharrei esker, izan genituen Zumardiko dantzaldiak “mundu osoan” ezagun, eta beraiei esker, ikusle, jarraitzaile edota musiko edo bazkide gisa, osatu zen gure herrian hain errotuta dugun musika kultura.

Carlos Rodriguez Albisturren zuzendaritzapean, kontzertu egitarauak “Carmen” Bizet maisuaren Opera, “Los Gavilanes” Zarzuela, Mexikar doinuak eta euskal konpositoreen “Xalbadorren heriotzean” bezalako konsposizioetan zehar eramango gaitu.

Sarrera noski doakoa izango da. Familian, gure zaharrekin batera gozatzeko kontzertu gogoangarria. Zatozte denok musikaz gozatzera.