Errenteria Musikaleko ikasle askok gutxiago ordaindu beharko dute datorren ikasturtean

Errenteria musikaleko ikasleakErrenteria Musikaleko ikasle askok tasa baxuagoak ordaintzeko aukera izango dute. Hobariak, sendiaren tamainaren eta urteko diru sarreren araberakoak izango dira. Oinarrizko errenta jasotzen duten sendiek, adibidez, ez dute ezer ordaindu beharko. Instrumentu zehatz batzuk hautatzen dituzten ikasleek ere hobariak izango dituzte.

Otsailaren 28ko Udalbatzan 2017-2018 kurtsorako Errenteria Musikal Dantza eta Musika eskolako tasak onartu ziren.

Azken urteetan tasetan ez da igoera nabarmenik izan eta hobari sisteman aurrerapausoak eman dira. Hala ere, 2017-2018 kurtsoak berrikuntza garrantzitsuak dakartza. Tasak izoztearekin batera hobari berriak aplikatuko dira.

Tasa berri hauen helburu nagusia herritar guztiek Udal Musika eta Dantza eskolan beren ikasketak garatzeko aukera izatea da. Udal Gobernuarentzat hezkuntza eta kultura oinarrizko eskubideak dira eta guztiok izan behar dugu musika eta dantza ikasketak egiteko aukera. Hau ahalbidetze aldera hobari sistema aurrerakoia ezarri da.

Hauek dira, 2017-2018 kurtsorako hobariak:

A) Oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen duten familiek %100eko hobaria izango dute.

B) Bizikidetza-unitateak ondorengo taulan adierazitakoak baino sarrera gutxiago izateagatik (2016an):

  • %65ko hobaria aplikatuko da kasu hauetan:

Bizikidetza-unitateko                        Urteko zenbateko gordina

kideak

  1.                                                        10.668,00 €
  2.                                                        17.377,00 €
  3.                                                       22.820,00 €
  4.                                                       27.069,00 €
  5.                                                       30.717,00 €
  6.                                                      34.241,00 €
  7.                                                      37.576,00 €
  8.                                                      40.882,00 €
  9. +1                                                +3.282,00 €
  • %15eko hobaria aplikatuko da kasu hauetan:

Bizikidetza-unitateko                           Urteko zenbateko gordina

kideak

  1.                                                     14.826,00 €
  2.                                                     25.308,00 €
  3.                                                     34.352,00 €
  4.                                                     40.796,00 €
  5.                                                     45.598,00 €
  6.                                                     49.224,00 €
  7. 7 52.810,00 €
  8. 8 56.380,00 €
  9. +1 +3.562,00 €

C) Instrumentu hauetarako tasa murriztua: kontrabaxua, baxu elektrikoa, tuba eta bonbardinoa: eskolako taldeek duten beharrengatik instrumentu baxuen lerroa sustatzeko, instrumentu hauek %100 hobaria izango dute, soilik aipatutako instrumentuen ikasgaian eta honen ikasketen lehen 3 ikasturte akademikoetan.

D) Errenteria Musikalen entitate kolaboratzaileekin parte hartzen duten ikasleak, ikasturte bukaeran eta entitate kolaboratzaileak txostena aurkeztu ondoren, tramitatu eta aldeko txostena egin ondoren matrikula osoaren %50eko hobaria aplikatuko zaie, III. Maila gainditu duten edo ikasketa profesionalak egiten ari diren ikasleei eta entitate kolaboratzaile horien dinamikan jarraiki parte hartzen duten ikasle adingabeei.