Hurrengo padel liga hasiko da astelehenean

Padel2017 PadelIrabazleakDatorren astelehenean, martxoaren 6an, Fanderian padel-liga berri bat hasiko da, Serviocio S.L. Errenteriako udal kirol instalazioen kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzaileak antolatuta, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan.

Parte hartzeko Errenteriako udal kirol instalazioetako harpidedun diren pertsonek 28 euro ordainduko dituzte eta harpidedun ez direnek 48 euro.

Izena-emateko epea irekita dago kirol instalazioetako harreretan, Galtzarabordako Udal Kiroldegian eta Fanderiako Udal Igerilekuetan. Argibide gehiago eta araudi osoa zentroetako harreretan eta ondoko telefonoetan: 943.44.96.90 (Galtzaraborda) edo 943.34.44.23 (Fanderia) eta Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren web orrian.

Era berean, joan den ostiralean Errenteriako Neguko padel txapelketaren taldekako fasea amaitu zen. Fase hori liga formatoan jokatu da, eta parte hartu duten 19 bikoteak bi taldetan sailkatuta lehiatu dira. Partida guztiak jokatu ondoren bi taldeetako irabazleek finala jokatu zuten: “Danena Team” eta “Izengabe”. “Danena Team” 6-4 eta 6-4 emaitzekin izan da irabazlea. Bi bikoteek birentzako afaria irabazi dute Xera Gastroteka jatetxean.