Hizkuntza aniztasuna eta euskararen inguruko hirugarren hitzaldia izango da ostiralean

Jone Miren Hernandez antropologoa eta Irene Sotelo pedagogoa eta ipuin-kontalariak apirilaren 28an hitzaldia eskainiko dute Xenpelar Etxean arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Euskara eta H_Aniztasuna

Hain zuzen ere, Errenteriako Udalak gaiaren inguruan antolatzen duen hirugarren hitzaldia izango da bereziki gurasoei zuzendurikoa. EHUko irakaslea den Jone Mirenek “Hizkuntzak ere hazi egiten dira…” izenburupean bi punturen inguruko hausnarketa egingo du nagusiki: bata orokorra, hizkuntzak gure inguruko haurren sozializazio eta heziketa lanetan duen pisua ulertzearen garrantzia adieraziko du. Bestea, aldiz, zehatzagoa, euskara bezalako hizkuntza minorizatuen hiztunengan sumatzen diren aldaketa linguistikoen fase ezberdinetan, hezitzaile garenez, joka dezakegun paperaz.

Irene Sotelok hitzaldiaren bigarren partean, euskaraz jakin gabe ere, altuan ipuin irakurketan aritzeko estrategiak eskainiko dizkigu. Gainera, haurrei zuzenduriko liburuen bibliografia bat ere partekatuko du bertaratuekin. Irene Sotelo Errenteriako Liburutegian ipuin-kontalari gisa bezala hainbat proiektuan aritzen da, eta irakurtzearen eta kontatzearen beraren aldeak ere nabarmenduko dizkizu.