Gizarte Zerbitzuak azpisailari dagozkien programak diruz-laguntzeko eskaerak aurkezteko epea irekita

Dagoeneko irekita dago 2017. urterako gizarte zerbitzuak azpisailari dagozkien programak diruz-laguntzeko deialdiaren eskaerak aurkezteko epea, hain zuzen ere honako Gizarte Zerbitzuakdirulaguntza lerroetarako:

– I Dirulaguntza lerroa: gizartekintzan egiten diren pertsona, familiak, talde eta/edo komunitateekin egiten diren jarduerak.

– II Dirulaguntza lerroa: Errenterian kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikoki diharduten elkarteei, lokalaren oinarrizko gastuetarako ematen direnak.

Eskaerak 2017ko ekainaren 29a bitartean aurkeztu daitezke.

Horretaz gain jakinarazten da, III Dirulaguntza lerrorako eskaerentzako epea, hain justu ere “2017-2018 Ikasturtean Herrian kokatutako DBH, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa edo Erdi Maila graduko zikloa duten ikastetxeetan, ikastetxeetatik kanpoko taldeen bidez garatutako Drogamenpekotasunaren Prebentziorako Programak” dirulaguntza lerorakoak, irailaren 15ean hasi eta 30 lanegun igaro ondoren amaituko dela.

Deialdi honi buruzko informazioa oinarri orokorretan eta dagozkien dirulaguntza lerrotan zein eranskinetan jasota dago. Oinarriak, Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Sailean, Santa Klara, 18 – behean, zein hemen eskura daitezke.