50 urteko elkarbizitzari omenaldia egingo zaio Madalenetan

50 urteko elkarbizitza

Aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez, Madalenetan antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea zabalik dago dagoeneko. Ekainaren 2a izango da horretarako azken eguna.

Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz.

Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie jaietan, 50 urte elkarrekin igaro dituzten bikoteei.