Narrazti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia Aiako Harrian

KartelaIrudiaGipuzkoako Parketxe Sareak Aiako Harria natura parkean bizi diren narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera berezia antolatu du maiatzaren 28an.

Ibilaldia goizeko 10:00ean abiatuko da Susperregi jatetxeko aparkalekuan, Listorretako aisialekutik (Errenteria) aurrerago aurkitzen dena. Txangoan Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira Ander Izagirre adituaren eskutik.

Egunaren baldintzen arabera bigarren hezegune batera hurbiltzeko aukera dago, Pagosarderako hain zuzen ere,. Bertan bisitariek hamaiketakoa/bazkaria egiteko piknikgune bikaina dute gainera.

Ibilaldiak 2-3 ordu inguruko iraupena izango du eta adin guztietako herritarrei dago zuzendua. Prezioa 5€-koa izango da. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: 943 49 50 69 / 688 89 50 68 telefonora hots egin edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi daiteke.